XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nola kendu gainetik ipini berri dioten idazle errural erdi-etnografiko erdi-magikoaren etiketa faltsu eta desegokia?
Irudi aldaketak aukera garbi eta haztagarriak eskatzen ditu.
Ipuiaren alorrean eman baditu fruiturik hoberenak aurreko hamarkadan, ezberdintasuna ongi markatzeko eleberria hautatuko du Atxagak.
Eta horrez gainera eleberri hiritarra, Historiaren bihotzean kokaturiko trantsizioaren belaunaldi
Narrazio teknikari bagagozkio badago,
Aspaldiko partez, eta behar bada inoiz egin izan ez duen bezala, Atxagak instantzia narratzaile orojakile extra- eta heterodiegetiko klasikoenaren aukera egiten du.
Atxagaren edozein testu segituan ezagugarri egiten zuen narratzaile-pertsonaia edo pertsonai-narratzailearen arartekotasuna (izan dadila ironikoa
Zein litzateke (edo lirateke) erabaki narratologiko single eta itxuraz ezdeus horren ondorioa? Lehenik eta behin, irakurketaren psikologiari dagokionez, irakurlea errexago eta distantziarik gabe identifikatzen zaiola pertsonaia nagusiari.
Testuaren efektuak interesatzen bazaizkigu, berriz, zera esan behar, ezinezkoa dela (narratzailea ez zaigunez hezur-mamizko pertsonaia eritzidun bat bailitzan agertzen, baizik eta instantzia abstraktu eta objektibo gisa) kontatzen zaizkigun gertaerei buruzko epai morala testuan bertan aurkitzea.
Testuak ez du irakurtzera ematen diguna epaitzen, irakurlea bera da Karlos-en bizitza eta jarreren aurrean bere eritzi propioa egin behar duena.
Deiktiko narratiboa
Euskal arazo politikoa gaitzat hartzea ezinbestekoa bazen Sari Nazionalak irakurlego ezberdinetan piztutako interesaren su-garra bere horretan mantendu edo areagotzeko, ezin ahantzi dezakegu estrategia ausart horren alde arriskutsua